Dantza garaikideko klaseak eskainiko ditu hilean bitan Arantza Iglesiasek

Baleike 2017ko ira. 20a, 12:50

Arantza Iglesias dantzariak, dantza garaikideko klaseak emango ditu Zumaian hilean bitan. Klaseak larunbatetan izango dira, 11:00etatik 13:00etara Maria eta Josen.

Izen ematea arantzaiglesiasdanza@gmail helbidean edo 670040086 telefonora deituta egin daiteke. Zumaian ez ezik Donostian ere emango ditu klaseak.