Larunbatean jokatuko da ainguratutako ontzien arrantza txapelketa

Baleike 2017ko ira. 20a, 11:27

Zumaiako Klub Nautikoak antolatzen duen XIII. ainguratutako itsasontzien arrantza txapelketaren bigarren jardunaldia izango da larunbatean. Txapelketa 10:00etatik 16:00era izango da eta Klub Nautikoari lotuta dauden itsasontzi guztiek ahalko dute parte hartu.

 

Itsasontzi bakoitzean bi pertsona joango dira gehienez, eta araudia eta harrapeketarako poltsak ostiralean banatuko dira 19:00etan, eta larunbatean 09:00etatik aurrera. 

Lehen esan bezala, lehiaketa 16:00etan bukatuko da eta parte hartzaile guztiek 17:00etarako kirol portuan egon beharko dute. Gainerakoan, lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Informazio gehiago eskatzeko arrantza@clubnauticozumaia.com helbidera idatzi behar da.