Udako Argazki Lehiaketa 2017

BOZKETA: aukeratu udako argazki onena

Baleike 2017ko ira. 18a, 15:42

Gaur eguerdian itxi dugu argazkiak jasotzeko epea. Oso pozik gaude, denera 111 argazki bidali dituzuelako. Orain argazki onena aukeratzeko unea iritsi da. Internet bidezko bozketa zabaldu berri dugu, ostiral eguerdira arte. Bozkatzen duzuenean artean zozkatzeko opari bat daukagu.

Bakoitzak hiru argazki gogokoenak aukera ditzake. Botoa eman ahal izateko eskuinaldean agertuko zaizkizuen datuak bete. Botoa ematen duzuenon artean Bai Bidea jatetxeak eskainitako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu. Kontuan hartu behin bakarrik eman daitekeela botoa. Zerrendan izenen bat errepikatuta agertzen bada ezabatu egingo da, eta bere botoak baliogabetu. 

Mila esker eta zorte on parte-hartzaile guztioi!

Erlazionatuak

Bukatu da bozketa

Baleike 2017 ira 18 Zumaia