BIDEOAK: Angel Embilen omenezko kontzertua

Baleike 2017ko ira. 18a, 11:12

Ostiral iluntzean Zumaiako eta Pola de Sieroko (Asturias) abeslariak elkartu ziren komentuan Angel Embil musikari ohiaren omenezko kontzertua eskaintzeko. Zumaiako Beheko Plaza eta Pola de Sieroko Angel Embil abesbatzek egin zuten kantuan. Larunbat eguerdian ere kalez kale kantuan aritu ziren bi abesbatzak. Hemen dauzkazue komentuko kontzertuko hiru pieza, tartean, bi abesbatzek elkarrekin kantatu zuten Boga boga.