Olarro Eguneko argazki bilduma

Baleike 2017ko ira. 18a, 10:37

Batez ere goiz-eguerdi partean euri zaparradak bota zituen arren, eguraldiak eutsi zion bazkalondoren eta Olarro Eguna ospatzeko aukera izan zen larunbatean. Zopan, patatekin, arrozarekin edo brotxetan, asetzeko aukera izan zuten olagarro zaleek. Olagarroarekin prestatzeko errezeta berriak ikasteko aukera ere izan zen, Asturiastik etorritako lagunen eskutik.