Alex Urangak hirugarren postua lortu du Sintran

Baleike 2017ko ira. 17a, 17:28

Hirugarren postuan amaitu du Alex Urangak Sintrako txapelketa, azken norgehiagokan Pierre Louis Costesi irabazita.

Finalerako txartela gertu izan du Alexek, baina Uri Valadao brasildarrak lortu du, 0.25 puntuko alde eskasagatik:12.50-12.25. Kolpea izan da Alexentzat finaletik kanpo gelditzea, txapelketa osoan bikain aritu baita, baina hirugarren posturako lehian arantza kendu ahal izan du neurri batean. Pierre Louis Costes handiaren kontra jokatu du podiumeko azken koska eta oso ondo menperatu du saioa. 15.30eko puntuaketa lortu du Alexek eta 15.00koa Costesek.

Finala Iain Campbell hegoafrikarrak irabazi du eta Munduko Zirkuituko lehen postua sendotu du.