Finalaurrekoa jokatuko du bihar Alex Urangak Sintran

Baleike 2017ko ira. 16a, 22:12

Lau onenen artean sartu da Alex Uranga Sintrako Bodyboard Txapelketan. Bihar Uri Valadao brasildarra izango du aurkari finalaren atarikoan.

Bikain ari da Alex Uranga Sintrako Txapelketan. Final-laurdenetako kanporaketan ederki menperatu du Eder Luciano brasildarra. Alexek berak azaldu duenez, Lucianok eskuinaldera jo du eta orduan ikusi du etekina ateratzeko aukera. "Luciano han mantendu dut eta aukera izan dut bi ezker olatu on hartu eta kanporaketa bideratzeko".

Bihar finalaurrekoan Uri Valadao izango du aurkari. Bihar maniobra garbiagoak egin beharko direla uste du Alexek. "Marea gorago egongo da, olatuak ur-ertzetik gertuago lehertuko dira eta, itsasoak eusten badio, olatu olatu garbiagoak izango dira eta maniobrak ere garbiagoak egin beharko dira epaileek puntuazio ona emateko. Adi egoteko eguna izango da".

Beste finalaurrekoan Pierre Louis Costes eta Iain Campbel izango dira aurrez aurre. Goi mailako laukotea tituloaren bila.