Jai Alai World Tourreko finala jokatuko da bihar Aitzurin

Baleike 2017ko ira. 14a, 13:03
Supercampeoneseko finalistak podioan. Argazkia: Jai Alai News

Jai Alai World Tourren baitan Zumaian jokatutako Masterseko finala izango da bihar Aitzuri frontoian, 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan. 

Afizionatu mailako partidaren ondoren, final handia jokatuko dute Olha eta Imanol Lopezek, Olharan eta Inzaren aurka. Urte amaieran jokatuko den Jai Alai World Tourreko azken fasean kontutan hartuko da Zumaian bihar izango diren emaitzak.

Aurreko bi jaialdietan bezala, bi partiden artean marmitakoa emango die Pilota Elkarteak bertaratzen direnei. 

Sarrerak salgai daude Lubaki kiroldegian, 12 euroan. Egunean bertan Aitzuriko leihatilan izango dira salgai, 19:30etik aurrera. 

Supercampeoneseko finala

Bestalde, atzo, Miarritzen, Supercampeones delako txapelketaren finala jokatu zen. Finalera heldu ziren lau pilotarien artean Gotzon Enbil zumaiarra zegoen. Gotzonek, baina, ezin izan zuen txapeldunarentzako makila eskuratu. Finalean, Olharanek eta Etchetok hiru setetan irabazi zieten Olha eta Enbili: 13-15, 15-6 eta 5-1.