Zumaiako eta Asturiaseko abesbatzen elkartrukeko kontzertua, ostiralean, komentuan

Baleike 2017ko ira. 14a, 12:33

Pasa den maiatzean, Beheko Plaza Abesbatzak Pola de Siero herrian (Asturias) kantatu zuen Angel Embilen omenez urtero egiten den jaialdian. Zumaian jaioa, Embil Asturiasen hil zen eta hango abesbatza askoren sortzailea izan zen. Orain, Olarro Egunarekin batera, elkartrukeko kontzertua egingo da.

Emanaldia bihar izango da, 20:00etatik aurrera, komentuan. Hasteko, lehen zatian, Beheko Plaza abesbatzak lau kanta abestuko ditu. Bigarren zatian, Angel Embil koroaren txanda izango da eta abestuko dituzten piezen artean Embil beraren lau obra izango dira. Amaitzeko, bi abesbatzek batera Agustin Zubimendik harmonizatutako Boga-Boga abestuko dute. 

Larunbatean, berriz, eguerditik aurrera, kantu kalejira egingo dute bi abesbatzek herriko kaleetan zehar. 

Hemen duzue ostiraleko kontzertuko programa: