baleike.eus

Tren zerbitzu berezia izango da Donostia Kutxa Kultur Festibaletik itzultzeko

Baleike 2017-09-13 09:32   Kultura

[Edukia eguneratuta] Asteburu honetan Donostia Kutxa Kultur Festibala egingo da Lasarte-Oriako Hipodromoan. Ostiralean eta larunbatean goizaldera arte izango dira kontzertuak eta musika saioak jaialde honen kokaleku berrian. 

EuskoTrenek tren zerbitzu berezia jarriko du gauez behin kontzertuak amaitutakoan bertaratutakoak beraien herrietara eramateko. Hala, ostiralean eta larunbatean kontzertuak 03:25ak aldera amaituko dira. Trena izango da Lasarteko tren geltokian 04:35ean Zumaiara bidean.

Paddoc Stage delako 5:50ak aldera bukatuko da. 6:40an trena hartu ahal izango da Donostiako Amara geltokira eta han goizeko 7:00etan Zumaiara datorren beste trena hartu daiteke. Zumaiara itzuli nahiko dutenek Errekaldeko geltokian jaitsi eta Donostiatik 06:50ean ateratzen den trena hartu beharko dute. 

Zalantzak argitzeko www.euskotren.eus helbidera jo daiteke. 

(Oharra: hasiera batean Jaialdiak zioen goizeko 7:00etan tren berezia izango zela. Zumaiako tren geltokiko langileak gurekin harremanetan jarri dira eta adierazi digute ez dela ordu horretan trenik izango Zumaiara).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa