Turismo plana garatzeko laborategietatik lehena egin da gaur

Baleike 2017ko ira. 12a, 20:42

Zumaiako turismo plana garatzeko prozesuaren baitan, bi laborategi egingo dira udazkenean zehar. Lehena gaur arratsaldean egin da Alondegiko Oxford aretoan. 71 lagunek hartu dute parte, zazpi taldetan banatuta. Lehenbizi, inkestaren eta herriko eragileei egindako elkarrizketen bidez lortutako emaitzen berri eman da. Gero, taldetan banatuta, zenbait gai aztertu dituzte, beti ere, turismoaren inguruan. 

Bigarren laborategia azaroaren 10ean egingo dela aurreratu dute.