Zumaiako hainbat herritarrek bat egin dute Kataluniako herriarekin Diada egunean

Baleike 2017ko ira. 11a, 21:41

Diada egunean eta Zumaiako Gure Esku Dagok deituta, hainbat herritar bildu dira Moilaberriko zubiaren parean argazkia atera eta, haren bidez, Kataluniako herriari babesa adierazteko. Horrez gain, irailaren 16an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. 

"Demokraziarekin eta erabakitzeko eskubidearekin konpromisoa duen edonor egin du ezer esan gabe gelditu Kataluniako egoeraren aurrean", irakurri du Joanito Dorronsorok. "Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea daude jokoan. Biak babesteko unea da. Izan ere, erreferendum hori Kataluniako herritarren borondate demokratikoaren ondorioa da". 

Kataluniako herriarekiko elkartasuna adierazi nahian, irailaren 16an, Gure Esku Dagok deituta, Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Martxa La Casilla paretik abiatuko da, 17:30ean. 

"Mobilizazio herritarra, anitza eta bateratzailea izango da, eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden sektore guztiak elkartzeko borondatea dago", irakurri da. 

Zumaiatik autonusa aterako da, Patxita Etxezarreta kaletik (hortz klinikaren aurretik), 16:10ean (Getariatik datorren autobusa izango da). Izenak Inperren, Ilargin eta Alkartetxean (Kantauri tabernan) eman daitezke.