Udal Elkartearen diru-laguntza ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko ira. 11a, 11:13

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Aurreko urteetan hainbat diru-laguntza deialdi egin dituzte Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek, arlo sozioekonomikoa sustatzeko. 2017ko deialdi honek horiek guztiak bateratu egin ditu.

Eskabideak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da. Hona hemen deialdiaren lau diru-laguntza lerroen ezaugarriak, laburbilduta:

1. Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (60.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira.

2. Enpleguaren sustapena (90.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): prestakuntza jaso ondorengo kontratazioetarako diru-laguntzak dira. Eskualdeko enpresentzako diru-laguntzak dira, prestakuntza bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko.

3. Inbertsioetarako diru-laguntzak (50.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako.

4. Lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak (30.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako.

Laguntza hauen inguruko informazio zabalagoa hemen aurki dezakezue; oinarriak, berriz, hemen.