Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoerak zailak maneiatzeko ikastaroa

Baleike 2017ko ira. 11a, 11:01

Sendian programaren baitan, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoera zailak maneiatzen ikasteko ikastaroa emango da. Irailaren 26tik urriaren 6ra bitartean emango da eta aurrez izena eman beharko da.

Sei saiok osatuko dute ikastaro hau. Irakaslea Silvia Camio psikologoa izango da eta ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Egitaraua:

  1. Irailak 26. 1. saioa: Egoera zailak identifikatzea.
  2. Irailak 27. 2. saioa: Lo egierakoan arazoak.
  3. Irailak 29. 3. saioa: Apatia, egonezina eta nora ezean ibiltzeko joera.
  4. Urriak 3. 4. saioa: Desinhibitzea.
  5. Urriak 5. 5. saioa: Elikaduran, higienean eta norbete garbitasunean portaeraren nahasmenduak.
  6. Urriak 6. 6. saioa: Genero identitate eta erantzukidetasun familiarra eraikiz arreta eta zaintza lanetan.

Saioak 15:00etatik 17:00etara bitartean emango dira, Gizarte Zerbitzuen departamentuan, Branka eraikinea (Aizkorri 4).

Izenak irailaren 20a baino lehen emango dira Branka bertan.