Olarro Eguneko egitaraua

Baleike 2017ko ira. 10a, 16:47

Datorren larunbatean, hilaren 16an, Olarro Eguna izango dugu Zumaian. Aurten ez da lehiaketa gastronomikorik izango eta horren ordez sukadalritza erakustaldia egingo da Beheko Plazan. Bezperan, ostiralean, abesbatzen kontzertua izango da. 

Hemen duzue egitaraua:

Irailak 15, 20.00etan Komentuan KONTZERTUA: Pola de Sieroko Angel Enbil Abesbatza eta Beheko plaza abesbatza.

OLARRO EGUNA, irailak 16

  • 09:00etan DIANA txistulariekin.
  • Goiz partean XIII. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 09:00etatik 10:00etara. 
  • 10:30etik 14:30era Erribera kalean, Elikagaien azokA.
  • 11:00etatik 13:00etara, Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA. 
  • 11:00etan hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain Elkarteak antolatuta Arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak, eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.
  • Goiz partean, Olagarro-zopa eta BROTXETAK txosnetan.
  • 11.00etan, Flyscheko olagarroa bisita gidatua euskaraz. Erreserbak: www.geoparkea.com .
  • 11:00etatik 13:00etara, Algorri interpretazio zentroan 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.
  • 11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, arrainen salmenta aretoaikusteko.
  • 11:15ean hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
  • 12:00etan BEHEKO PLAZA eta Pola de Sieroko ANGEL ENBIL ABESBATZEN SAIOAK herrian zehar.
  • 12:00etan kuadrillen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO XI. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. BEDUAOLA elkartearen laguntzarekin ibaian bertan jasoko dute irabazleek bandera.
  • 12:30ean bisita gidatua gaztelaniaz, El pulpo del Flysch. Erreserbak: www.geoparkea.com .
  • 13:30ean kalejira MADDALEN ETA JAGOBA trikitilarien eskutik.
  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, MADDALEN ETA JAGOBA bikotearen musikak alaiturik, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, arrainen salmenta aretoa ikusteko.
  • Arratsaldez, txosnetan olagarro-brotxetak.
  • 18:00etan ZUMAIA TXARANGA herriko kaleetan.
  • 22:00etan Beheko plazako karpan DJ GOIKO eta DJ URANGA