Bi lanpostu eskaini ditu Goimek enpresak

Baleike 2017ko ira. 8a, 09:14

Fresatzaile mandrinatzailea eta tornu bertikaleko langilea behar ditu Itziarko Goimek enpresak. Hauek dira bi lanpostuen xehetasunak:

1. TORNU BERTIKALEKO LANGILEA

Funtzioak:

Tornu bertikala erabiltzen jakitea, arbastatze eta akaberako eragiketak egiteko.

Eskakizunak:

-Titulazioa: Goi mailako heziketa zikloa, Mekanizazio bidezko Produkzioa edo baliokidea.

-Hizkuntzak: Euskara menperatzea.

-Esperientzia zabala antzeko lanpostu batean.

-CNC programazioa ezagutzea.

-Ekimena.

-Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna.

-Egiaztapen tresnak (alexometroak, mikrometroak etab) erabiltzen jakitea.

Eskaintzen da:

-Berehala lanean hastea.

-Esperientziaren eta gaitasunaren araberako soldata.

Epea: 2017ko urriaren 31a baino lehen.

Interesa dutenek, Giza Baliabideen departamentura bidal dezakete beraien kurrikuluma: ecarballo@soraluce.com

 

2. FRESATZAILE MANDRINATZAILEA

Funtzioak:

Fresatzeko makina handien erabilera menperatzea (zubiak, zutabe mugikorreko makinak edo mandrinatzekoak), bai arbastatze eragiketan eta baita akaberakoetan esperientzia izatea.

Eskakizunak:

-Titulazioa: Goi mailako heziketa zikloa, Mekanizazio Bidezko Produkzioa edo baliokidea.

-Hizkuntzak: Euskara menperatzea.

-Esperientzia zabala antzeko lanpostu batean.

-CNC menperatzea, eta Heindenhain ezagutzea baloratuko da.

-Ekimena.

-Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna.

-Egiaztapen tresnak (Alexometroak, mikrometroak etab) erabiltzen jakitea.

Eskatzen da:

-Berehala lanean hastea.

-Esperientziaren eta gaitasunaren araberako soldata.

Epea: 2017ko urriaren 31a baino lehen.

Interesa dutenek Giza Baliabideen Departamentura bidal dezakete beraien kurrikuluma: ecarballo@soraluce.com