[AUDIOA] Truebaren Salbea abestu da gaur Arritokietan

Bihar Arritokietako Ama Birjinaren eguna da eta, urtero bezala, bezperan, Arritokietako bederatziurrenaren amaieran, Antonio Trueba zumaiarrak 1884an konposatu zuen Salve Regina abestu da. Amaia Aldalurrek zuzendutako San Pedro Abesbatzak kantatu du eta solista Agustin Zubimendi izan da. Hemen entzun dezakezue.