Oikiako Errotaberri bertso elkarteak zozkatutako saria ordezko zenbakiarentzat izango da

Baleike 2017ko ira. 7a, 10:52

Abuztu amaieran Oikian ospatutako San Bartolome jaien baitan, bertako Errotaberri bertso eskolak karretila bat bete janari zozkatu zuen. Txartel sarituaren jabea azaldu ez eta orain ordezko zenbakiaren jabearentzako izango da saria.

Ordezko zenbaia 0728 da eta haren jabearentzako izango da zozkatutako janari sorta. Txartelaren jabea gurekin jar daiteke harremanetan elkartea@baleike.eus helbidera mezu bat bidalita. Gero, Errotaberrikoekin jarriko gara kontaktuan.