Kultur ikastaroetako izen-ematea astelehenean zabalduko da

Baleike 2017ko ira. 6a, 09:35
Argazkia: www.lancelotdigital.com

Astelehen honetan, hilaren 11n, zabalduko da kultur etxeko ikastaroetarako izen-ematea. Urrian hasiko dira ikastaroak eta gehienak Foronda kultur etxean izango dira. Aurten bi ikastaro berri emango dira: Oinarrizko Marrazketa helduentzat, eta gazteei zuzendutako Papera + grapak…fanzine!, fanzineak egiteko ikastaroa.

Izenak irailaren 11tik 21era bitartean emango dira, taldeak osatu arte, Alondegia Kultur Etxean (09:30-14:00 // 943-861056; kulturetxea@zumaia.eus).

2017/2018 kurtsoko ikastaroak honako hauek dira:

PLASTIKA TAILERRA HAURRENTZAT +4 urte: Astelehen edo asteazkenetan 17:00 - 18:30 Urriak 2 - Maiatzak 30. Ikastaro osoa 110€. Familia ugariek 80€

ZIRKU TAILERRA HAURRENTZAT Torreberrin:  5-12 urte. Larunbatetan 16:30-18:00. Urriak 7 - Maiatzak 26. Ikastaro osoa110€. Familia ugariek 80€

PAPERA + GRAPAK… FANZINE! 16-30 urte (Alondegian): Astelehenetan 18:00-20:00. Urriak 2-abenduak 18. Ikastaro osoa 45€

PINTURA TAILERRA: Astelehen eta asteazkenetan 18:30 - 20:00 / Astearte eta  ostegunetan, 15:00 - 16:30. Urriak 2 - Maiatzak 31. Hilero 25€

ZERAMIKA TAILERRA: Astearte eta asteazkenetan 18:30 - 20:00. Urriak 3 – Maiatzak 30. Hilero 25€.

OINARRIZKO MARRAZKETAAstelehenetan 15:00-16:30 Urriak 2- abenduak 18. Ikastaro osoa 45€

KALIGRAFIA: Ostegunetan 18:30 - 20:00. Urriak 5- Abenduak 21. Ikastaro osoa 45€

EGUR TAILA: Asteartetan 18:00-20:00. Urriak 3- Maiatzak 29. Hilero 25€

TAI CHI: Astelehenetan Violarekin 17:45 – 19:15 / Asteazkenetan 18:30 – 20:00 Carlirekin. Urriak 2 -  Maiatzak 30.  Ikastaroko 20€ hilero

YOGA: Astelehen eta asteazkenetan 10:00 - 11:30 / Astearte eta ostegunetan 18:30-20:00. Urriak 2 - Maiatzak 31. Hilero 35€.

CONTROL MENTAL – Metodología Silva: Ostegunetan 18:30 - 20:00. Urriak 5- azaroak 30. Doan

AIRE AKROBAZIA  +16 urte (Torreberrin): Larunbatetan 10:30-13:00 Urriak 7 – Maiatzak 26.  Ikastaro osoa 170€ edo hilero 22€

Eta gainera…

ESKULANAK: Bidasoa kalean, PAND’ORO Elkarteak antolatuta. Astearte eta asteazkenetan: 10:00-13:00 / 15:00-19:00.  Izen ematea: 652 76 99 68.

MUSIKA, DANTZA ETA ANTZERKIA: Txori Txiki Musika Eskola. Izen-ematea 943 86 11 83 mueszu@hotmail.com 17:30-19:30

KZgunea: teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak. Doan. Informazioa:  943 02 36 92. tutor.zumaia@kzgunea.net  Foronda kultur etxea

*Matrikularik ez da itzuliko ikastaroaren bi saio igaro ondoren

Izen-ematea

Kultur etxeak antolatutako ikastaroetarako izen ematea irailak 11 astelehenez hasiko da, irailak 21 arte. ORDUTEGIA: 9:30 - 14:00, 1. solairuko bulegoetan. Telefonoz eta emailez ere bai: 943861056 // kulturetxea@zumaia.eus.

Ikastaro batzuen berezitasunagatik, eta plaza mugatuak direla eta, izen emateko aukera ahalik eta zabalena izan dadin, PERTSONA BAKOITZAK LAU IZEN BAINO GEHIAGO EZIN izango ditu eman.

Taldeak osatutakoan, itxaron-zerrenda bat osatuko da.

Ikastaroen ordainketa:

- hileroko kuota duten ikastaroetan, hasi eta hilaren 10a baino lehen egin beharko da ordainketa.

- kurtso osoa denean, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea egongo da ordaintzeko.