Zumaiako Triatloia irabazi berri duen Helene Alberdi, iraileko Baleike aldizkarian

Baleike 2017ko ira. 5a, 15:46

Bilbon orain 26 urte jaioa, azken urteotan Zumaian bizi da Helene Alberdi triatleta.. Larunbat honetan bertan Zumaiako Triatloia irabazi berri duen emakume hau ekarri dugu iraileko Baleike aldizkarira. Sendagile lanak egiten ditu Zarauzko anbulatorioan eta Mendaroko ospitalean eta duen denbora librea triatloiari dedikatzen diot. Horri guztiari buruz hitz egin digu.

Gogoan al duzue orain urtebete inguru HBO ekoizpen etxe handiko lagunak Itzurun hondartzen zirela Game of Thrones telesaileko zazpigarren denboraldia grabatzen? Telesaila dagoeneko eman dute eta Itzurungo hainbat irudi ikusteko aukera izan dugu. Horiek denak jaso ditugu, baita ekoizpenean lanean egon zen Ibon Gainzaren hitzak ere.

Ahuntzaren Gauerdiko Eztula taldeak 31 urte bete ditu aurten eta Berandu baino lehen izeneko disko berria atera dute. Joseba eta Mikel Aizpuruarekin izan gara eta urte hauetan bizitako pasarteak jaso ditugu, baina, baita, musika nola bizitzen duten ere jakin nahi izan dugu.

Joselu Oiarzabal Ieluk azken 15 urte hauetan egin dituen bidaietako bizipenak jasotzen dituen liburu bat argitaratu du aurten. Bidaia hauei buruz eta liburuan jasotzen duenez hitz egin digu. 

Hau dena bihar bertan banatuko dugun Baleike aldizkarian. Bazkideek zuen etxeetan jasoko duzue; besteok ohiko saltokietan izango duzue salgai, euro batean.