Hamaiketakoa emango du Erkibek Arritokietako Ama Birjinaren egunean

Erkibe kultur elkartea 2017ko ira. 5a, 13:44
Arritokietako Ama Birjinaren koroatzea 1930eko egunkari batean

Hasiera batean Arritokietako Egunean jaialdi herrikoia iaten zen eta herri kirolak, euskal dantzen ikuskizuna eta bertsolariak izaten ziren, besteak beste. Haurrentzako jokoak eta berbenak ere izaten ziren. Herritarrak, bisitariak eta inguruan lan egiten zuen jendea hurreratzen zen bertara.

Ostiral honetan, irailak 3, Arritokietako Ama Birjinaren eguna, aurtengo bederatziurrena amaitzen da eta, aurten ere, Erkibe kultur elkarteak hamaiketakoa emango du ermitaren inguruan, behin 11:30eko meza amaitzen denean. Denak daude gonbidatuta ekitaldi honetara.