Olarro Eguneko argazki rallyaren oinarriak iragarri dituzte

Baleike 2017ko ira. 5a, 12:24

Irailaren 16an egingo da aurtengo Olarro Eguneko. Egitarauaren baitan, ohikoa den bezala, aurten XIII. aldia betetzen duen argazki rallya izango da. Distira argazki elkarteak antolatzen du lehiaketa hau eta izenak egunean bertan emango dira, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean, turismo bulegoan.

Hemen dituzue lehiaketako oinarriak:

Izen ematea eta partaidetza:

Nahi duten zale guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea Turismo Bulegoan egingo da irailaren 16an larunbata goizeko 09:00tik 10:00era. Izena ematean ordaindu beharrekoa: helduek 5 euro eta 16 urte baino gutxiago duten gazteek doan. Hauentzako oparitxo bat egongo da sari banaketaren proiekzioaren ondoren.

Argazkiak deskargatzea:

Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira izena emandako toki berean. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela deskargatzeko orduan 36 argazki bakarrik egongo dira bertan, JPG formatuan. Lehenengo argazkia parte-hartzailearen aurpegiaren argazki bat izango da.

Gaiak eta kokapena:

Gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak Zumaiako udalerriaren muga barruan egin beharko dira. Memoriaren txartela hutsik egongo da rally hasieran.

Argazkien aurkezpena:

Parte-hartzaile bakoitzak 5 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du (+ kontrolekoa), deskargatutako 36 argazkien artean aukeratutakoak; gai bakoitzeko argazki bat.

Argazkiak aurkezteko mezu elektroniko bat bidali beharko da olagarroeguna2017@gmail.com helbidera Irailaren 23a baino lehenago. Bertan parte-hartzailearen zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratu den argazkiaren artxibo izena zehaztuko dira.

Erabakia eta sari banaketa:

Erabakia ospe handiko argazkilariz osatutako epaimahai batek hartuko du. Sari banaketa publikoki egingo da. Eguna, ordua eta lekua garaiz iragarriko dira. Lehiaketan aurkeztutako lanak proiektatu ondoren, irabazleek edo haien ordezkariek bertan egon beharko dute sariak jasotzeko.

Sariak:

Helduentzako:
Lehenengo bildumarentzat: 150 € ko balioa duen Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko erosketa txartela eta garaikurra. Bigarren bildumarentzat: 120 € ko balio duen Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko erosketa txartela.
Hirugarren bildumarentzat: 90 € ko balioa duen Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko erosketa txartela.
Lehena sailkatzen den herritarrarentzat: 60 € ko balioa duen
Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko erosketa txartela.

Oharrak:

  1. - Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea esan nahi du.
  2. - Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, beti ere egilearen izena aipatuz.
  3. - Antolatzaileak hartuko dituzte oinarri hauetan aipatzen ez den edozein gai edo arazoei buruzko erabakiak. - Parte-hartzaileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu.
  4. - Ez dira onartuko ebakinak, ukituak edo kameraren sormenezko aplikazioak, ezta kanpokoak ere.

“Herriz-herri” Rally Txapelketa:

Parte-hartzaile guztiek “Herriz-herri“ lehiaketarako baliagarria izango den puntuazioa jasoko dute.