Hogeigarren izan da Zumaia Kontxako sailkatze estropadan

Baleike 2017ko abu. 31a, 18:54

Kontxako sailkatze estropadan 20. sailkatuta bukatu du denboraldia Telmo Deunek. Bermeo, Hondarribia, Orio, Kaiku, Zierbena, Tiran eta San Juan sailkatu dira gizonen Kontxako Banderarako, Donostiarrarekin batera. Emakumeen banderan, San Juan, Hibaika, Orio, Arraun Lagunak, Hernani, Deustu eta Mecos arituko dira hurrengo bi igandeetan.