Telmo Deunek Kontxako banderako sailkatzen estropadan hartuko du gaur parte

Baleike 2017ko abu. 31a, 10:43

Kontxako banderarako sailkatze estropada jokatuko da gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Donostiako badian. Bertan izango da Zumaiako Telmo Deun trainerua. KAE1 ligan laugarren postuan amaitu duen ontziak zaila, oso zaila, izango du datozen bi igandetarako sailkatzea, baina lan duina egiteko helburuarekin joango dira.

Ezusteko handirik ez bada, hau izango da azken estropada Patxi Frances eta Rafa Gonzalez Txabarrirentzat, Telmo Deuneko entrenatzaile eta prestatzaile fisiko bezala. Agurreko azken estropada on bat egin nahiko dute guztiek.