Iñigo Garciaren 'Bi txirula' Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian izango da, Zinemaldian

Baleike 2017ko abu. 30a, 13:16

65. Donostiako Zinemaldian erakutsiko diren hamalau euskal ekoizpenen berri eman du gaur goizean. Horietatik zazpik Zinemaldian izango dute munduko estreinaldia eta Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dute. Iñigo Garciaren Bi txirula dago horien artean. 

Garciaren pelikula Zinemira sailean erakutsiko da. Bi txirula, gogoetarako bidaia, Iñigo García lehen fikzio-film luzea da. Lanbidez arkitekto, zenbait film labur egin ditu aurretik, esaterako, Big Boy dokumentala eta Errusia.

Jon Elizalde, Iker Hazas, Jon Garcia, Kandido Uranga eta Amaia Goikoetxeak osatzen dute Bi txirularen aktore taldea. Sinopsiaren arabera, "Bi txirula bidaia bat da. Bizirik irauteko egin beharrekoaz gain (janaria bildu, lo egin, babesa bilatu...), bizitzaz eta bestelako mundu baten aukeraz hausnartzeko denbora ematen duen bidaia".

Zinemaldia irailaren 22tik 30era izango da aurten. Emango diren pelikulen ordutegiak irailaren 17an emango dira jakitera.