Boxeoko jarduerak irailean bueltatuko dira

Baleike 2017ko abu. 29a, 13:31

Irailarekin batera bueltatuko dira boxeoko jarduerak. Irailaren 5ean Zumaia Cuban Boxing klubeko saioak hasiko dira eta hilaren 11n haurrentzako boxeo eskolakoak. 

Jardueta hauek guztiak Zumaiako Herri Eskolak Sagarbideko eraikinean duen gimnasioan emango dira. Boxeo eskolako klaseak 18:15etik 19:15era bitartean emango dira eta, klubeko saioak, 19:15etik aurrera.

Zumaia Cuban Boxing klubeko zuzendari Ruben Arredondo boxeolari ohi kubatarra pozik dago eskolak iaz emandakoarekin. "Haur kopuru polita inguratu zen eta hauetatik askok aurten ere jarraituko dute". Boxeo eskolan benjamin, alebin eta infantil mailako haurrek har dezakete parte. 

Norbaitek eskola honetan parte hartu nahi badu Arredondorekin jar daiteke harremanetan, 606 107 633 telefonora deituta.