Hil egin da Elorriagan istripua izandako ziklista

Baleike 2017ko abu. 28a, 12:01
Atzo goizean ziklista helikopteroz eraman zuten unea.

[BERRITUTA] Atzo goizeko 8:15 aldera Zumaiako txirrindulari batek istripua izan zuen Elorriagan (Deba). Berekin zihoan lagunak larrialdietara deitu eta helikopteroarekin eraman zuten Donostiako erietxera. Zoritxarrez, J.M.A. gaur goizean hil da erietxean, 56 urte zituela.