Imanol Lopez, Bilbon ere irabazle

Baleike 2017ko abu. 28a, 09:32

Imanol Lopez puntista zumaiarrak beste txapelketa bat irabazi du, oraingoaan, Bilbon. Lana erruz egin behar izan zuen, azken setean atetzik joan zen eta. 

Bilboko frontoi laburreko txapelketako finala jokatu zuten atzo arratsaldean Lopezek eta Aritz Erkiagak Bizkaia pilotalekuan. Lehen setean Erkiaga nagusitu zen 12-10 emaitzarekin. Ispasterkoa hobeto moldatu zen eta Lopezek zenbait huts egin ditu. Bigarren setean buelta eman dio Lopezek egoerari eta 9-12 emaitzarekin irabazi du.

Hirugarren setean erabakiko zen txapelketa nork eramango zuen. Erkiaga 4-2 jarri da aurretik eta bazirudien txapela Ispasterrera joango zela. Baina, azken hiru tantuak Lopezen aldekoak izan ziren eta 4-5 irabazi zuen.