Lopezek jokatuko du gaur Bilboko frontoi laburreko finala

Baleike 2017ko abu. 27a, 11:16

Bilbon jokatzen den frontoi laburreko txapelketako bigarren finalaurrekoa bertan behera geratu zen aste honetan pilotakada baten ondorioz kristalezko erreboteko horma hautsi zelako. Imanol Lopez markagailuan aurretik zihoan partida atzeratu zenean. 

Lehen seta Lopezek irabazi zuen 7-12 emaitzarekin eta bigarrenean 2-4 irabazten ari zen, horma hautsi zenean. Atzo jokatu ziren finalaurreko horretako azken tantuak eta, uste baino gehiago kostatuta, zumaiarrak irabazi zuen. Olharan arriskatzera atera zen eta 9na eta 10na berdindu zuen. Azken bi tantuak, baina, Lopezek irabazi zituen eta 10-12 emaitzarekin irabazi zuen bigarren seta.

Bilboko frontoi laburreko finala gaur jokatuko da, 17:45etik aurrera, eta aurkari Aritz Erkiaga izango du.