Seigarren izan da Peña Mundialeko finalean

Baleike 2017ko abu. 26a, 12:26

K2 1000 metroko finalean seigarren amaitu dute Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek.

Dominen borrokan egoteko esperantza zuten arren, ez dute estropadarik onena egin eta aurreko postuetatik urruti samar amaitu dute Peñak eta Cubelosek Txekiar Errepublikan jokatu berri duten Munduko Txapelketako mila metroko finala. Seigarren izan dira, Munduko txapeldun serbiarrengandik lau segundora.