Imanol Lopezek Hondarribiko Grand Slama irabazi du

Baleike 2017ko abu. 26a, 11:58
Argazkia: Jai Alai News

Sekulako uda ari da izaten hau imanol Lopez puntista zumaiarrarentzat. Jai Alai World Tourreko bigarren Grand Slama irabazi du; aurrekoa Gernikakoa izan zen eta orain Hondarribikoa irabazi du, Mikel Egiguren donostiarrarekin batera. 

Erkiaga eta Irastorza aurkariek ez zizkieten gauzak erraz jarri eta lehen seta haien poltsikora joan zen (15-10). Bigarren setean agintzen jarri zen atzelari zumaiarra eta aurkariei ez zien aukera handirik eman. 4-15 emaitzarekin irabazi zuten Egigurenek eta Lopezek bigarren seta. Hirugarren setean erabakiko zen nork irabaziko zuen Hondarribiko txapelketa. Baina, Lopezek ez zuen amore emateko asmorik eta 2-5 emaitzarekin irabazi zuten hirugarrena ere. 

Txalo zaparrada batekin agurtu zituzten Hondarribiko Jostaldi frontoira hurreratu ziren zaletuek.