Bizikleta erakusketa eta karrera miniak izan dituzte goizean Oikian

Baleike 2017ko abu. 25a, 17:02

Oikiako San Bartolome jaien bigarren egunean murgilduta daude herritarrak eta bertaratu direnak. Festa egitarauarekin jarraituta, gaur goizean bizikleta erakusketa eduki dute, eta baita lasterketa minia ere. Jostailuzko bizikleta txikiekin egin dituzte lasterketak. 

Herri bazkaria ere ez da falta izan gaurkoan. Goizean zehar aritu dira bertako sukaldariak paella handi bat prestatzen eta frontoian eduki dute bazkaria. Jarraian erromeria izango dute eta honen amaieran jokoak. 

Argazkiak: Eire Salegi.

Erlazionatuak

Sanbartolomeak 2017

Baleike 2017 abu 17 Zumaia