Mikel Crespo aretxabaletarra omenduko dute Zumaiako Triatloiean

Baleike 2017ko abu. 24a, 14:43

Orain egun batzuk Pirinioetan eskalatzen ari zela zendu zen Mikel Crespo aretxabaletarra omenduko dute irailaren 2an jokatuko den Zumaiako Triatloiean. Crespo Antxintxika taldeko triatleta zen. 

Gipuzkoako Triatloi Federazioak adierazi duenez, minutuko isilunea gordeko da Sprint distantziako proba hasi aurretik. 2013 eta 2014. urteetan bezala, trantsizio arean (boxesetan), Mikel Crespok toki bat izango du. Dortsal bat ere jarriko da bizikleta utzi beharko lukeen tokian. 

"Berriro ere familia eta lagunei doluminaz azaltzeaz gain, uste dugu triatloi familiak egin ahal zion omenaldirik onena Zumaian bilduko diren kirolariek pedaliei gogor eragitea izango dela. Espero dugu bera dagoen tokian egonda pedal horiei gogor eragiten ere egotea", adierazi du Gipuzkoako Triatloi Taldeak.