Bidasoak eta Benidormek jokatuko dute gaur Pulporen udako saria

Baleike 2017ko abu. 24a, 10:14

Pulpo Eskubaloiaren udako saria jokatuko da gaur, 20:00etatik aurrera, Lubaki kiroldegian. Aurten ere Bidasoa eta Benidorm taldeek jokatuko dute Zumaiako kiroldegian. Hala, Ander Torriko eta Kauldi Odriozola berriro ere etxean ikusteko aukera izango dute zaletuek. 

Partidaren hasieran Munduko junior txapeldun izan berri diren Bidasoako bi jokalariri omenaldia egingo die Pulpo Eskubaloiak, Kauldi Odriozolari eta Xoan Ledori, hain zuzen ere. Kauldiren eta Ander Torrikoren kamiseta bana ere zozkatuko dira arratsean zehar rifak erosten dituztenen artean.

Sarrerak aurrez salgai izango dira aurreko egunetan. Partidaren atarian ere salgai izango dira, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 8 euroan egongo dira salgai. 

Kiroldegira sarrera ate nagusitik egingo da eta irteera larrialdietako atetik.

Pulpoko bazkide egiteko aukera ere egongo da, aurre salmentan eta txapelketaren egun bertan, kiroldegiko bulegoan.