Tapa Pala 2

[BIDEOA] Tapa Pala: Nola bizi dute estropada arraunlariek?

Baleike 2017ko abu. 24a, 08:11

Gaurko saioan ontzira igo eta arraunlariak estropada traineru barrutik nola bizi duen kontatuko digute Jokin Urkidi eta Felix Aizpurua arraunlari ohiek. Tartean, ontzi barruko bizipenak eta anekdotak ere bai; eta duela hogei urte, San Bartolome egunez, Errioxan irabazi zuten bandera bereziaren ingurukoak ere azalduko dituzte Tapa Pala! saioaren atal berezi honetan.