Goikoetxea eta Lopezek bikotea osatuko dute Grand Slam Internationauxeko finalerdian

Baleike 2017ko abu. 23a, 12:17

Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopezek bikotea osatuko dute bihar Donibane Lohitzunen jokatuko den Grand Slam Internationaux txapelketako finalaurrekoan. Erkiaga eta Etcheto izango dituzte aurkariak. 

Donibane Lohitzuneko Campos Berri frontoiko udako denboraldian maila onena erakutsi duten zortzi puntistek jokatuko dute Grand Slam hau, tartean Zumaiako bi pilotariek. Udan zehar jokatutako Masterretako lau aurrelari eta lau atzelari onenak pasa dira txapelketa honetara. 

Goikoetxeak, Etchetorekin, Master 2a irabazi zuen. Lopez, aldiz, Erkiagarekin, bigarren izan zen Master 1ean. 

Bigarren finalaurrekoa abuztuko 29an jokatuko dute Beaskoetxea-Lekerika eta Olha-Minvielle bikoteek. Finala abuztuaren 31n jokatuko da.