San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian bihartik aurrera

Baleike 2017ko abu. 23a, 10:35
Argazkia: Eire Salegi

Bihar hasi eta astelehenera bitartean San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian. Oraindik azken ñabardurak fintzen arituko dira antolatzaileak, baina, ziur, biharko dena prest izango da. Aurreko urteotan bezala, Oikiarako joan-etorrietarako autobusak izango dira Zumaiatik. 

Larunbatean izango dira autobus hauek. Patxita Etxezarreta kalean, Kabi taberna aurreko geralekutik aterako dira. 18:00etan eta 22:00etan aterako dira Zumaiatik. Itzulerakoak 21:30ean eta 04:00etan izango dira. 

Bide batez, hemen duzue aurtengo jaietako egitaraua:

Abuztuak 24, osteguna: San Bartolome Eguna

11:00etan, Meza Nagusia.
Ondoren, pilota partidak: Larrañaga-Etxabe, Aristi-Beristain; Labaka-Urizar, Egiguren-Madariaga.
18:00etan, Asto probak: Peio Etxabe (Kirri), Angel Artabila (Makario), Unai Gijarro (Valentino) eta Iñaki Muniosoro (Kixkur).
22:30ean, Erromeriam taldearekin erromeria.

Abuztuak 25, ostirala

11:00etan, bizikleta klasikoen erakustaldi-txangoa eta tropela (bizikleta txikien lasterketa).
14:30ean, herri bazkaria (paella; txartelak aldez aurretik erosi) eta erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin.
18:30ean, herritarren arteko jolasak eta triki poteoa.
22:30ean, Fan & Go taldearekin erromeria.

Abuztuak 26, larunbata

Euskal Jaia (animatu denak baserritarrez janztera).
12:00etan, bertso poteoa Unai Agirre eta Agin Labururekin.
18:00etan, bertako baserrietako sagardo dastaketa.
Giroa alaituz, Beteka batukada ibiliko da.
23:00etan, Kupela eta Furundarenarekin erromeria.

Abuztuak 27 igandea

11:00etan Meza Nagusia.
Ondoren, edadetuei omenaldia.
12:30ean, Gorritiren animaliak.
14:00etan, Herriko edadetuen bazkaria Muniosoron.
18:00etan, Herri Kirol Jaialdia: Mujika-Mugertza aizkolariak eta Telleria-Izeta III harri-jasotzaileekin.
Ondoren, idi-dema erakustaldia, Etxetxo eta Barriolaren idi parearekin.
22:30ean, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Abuztuak 28, astelehena: San Agustin Eguna

11:00etan, Atracciones Sanzen eskutik, umeentzat festa, jolas eta puzgarriekin.
Goizeko jaiari amaiera emateko apar festa.
13:30ean, umeen herri bazkaria.
16:30ean, XI. karrikotxe jaitsiera.
18:00etan, Ekain-Txou ikuskizuna.
Ondoren, txokolatea, nahi duen guztiarentzat.
20:30ean, D JAI 'Andonik mugitzen nau' saioarekin dantzaldia.
Gauerdian Eskubeltz pirotekniarekin su festak.
Bukatzeko, parranda eta jai giroa ziurtatuta goizaldera arte, Euskal Rockaren historiako kantuak tabernetan.