Lopezen finalerdia bertan behera Bizkaia frontoiko erreboteko kristala apurtuta

Baleike 2017ko abu. 21a, 22:00

Lopez zen finalean hanka ta erdi zeukana lehena 7-12 irabazita eta bigarrenean 2-4 irabazten joanda baina Olharan-en pilotakada batek kristala apurtu du.

Imanol Lopez Banakako finalean izateko faborito da baina oraindik ez du finalaurrekoa irabazi. Lehen jokuan 7-12 lortu du garaipena, 2-10 irabazten joan ostean, eta bigarrenean 2-4 zihoan irabazten baina partidua bertan behera utzi beharrean izan dira antolatzaileak.

Olharan-en pilotakada batek BIZKAIA frontoiko beira bat apurtu du eta ez zegoen jarraitzerik. Ala aipatu dute eraikiniko arduradunek, beraien teknikariekin kontsultatu ostean. Finalaurrekoa larunbatean bukatuko da eta orduan ezagutuko du Aritz Erkiagak igandeko finalean zein izango duen aurkari.