Imanol Lopezek Hondarribiko Grand Slameko finala jokatuko du

Baleike 2017ko abu. 20a, 17:36

Mikel Egigurenek eta Imanol Lopezek osatutako bikoteak bi setetan irabazi zuten Hondarribiko Grand Slameko finalaurrekoak. Lehen setean 15-11 emaitzarekin irabazi zieten Zulaika eta Inzari eta bigarrenean 15-6rekin. 

Finala datorren ostiralean jokatuko da Jostaldi frontoian. Aurkariak A. Erkiaga eta Irastorza izango dira. Ikusiko da nork jokatuko duen Lopezekin, Egiguren baja izango baita gainkarga bat medio.