Dinastia Etxaberen finalaurrekoetako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur

Baleike 2017ko abu. 18a, 15:31

Dinastia Etxabe pilota txapelketaren finalaurrekoen bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, 22:00etatik aurrera, Aitzuri pilotalekuan. 

Bi izango dira gaur jokatuko diren norgehigokak:

  1. 1.     Gazte-jubenilak….: IRIARTE-BALERDI……… /  AGIRREMALLOA-ETXEBERRIA
  2. 2.     23 urtez azpikoak: ALBERDI-GARMENDIA  /  ZUBIZARRETA-IRURITA

Gogoratu dagoeneko bi bikote daudela finalak jokatzeko zain: gazte-jubeniletan Egiguren eta Oliden, eta 23 urtez azpikoetan, Egiguren eta Bikuña. Gaur erabakiko da zer bikotek lagunduko dieten txapelketako finaletan.