Sekulako partidarekin erabaki ziren Itzurungo txapelketara pasako diren bikoteak

Baleike 2017ko abu. 18a, 14:42

Erabakigarria bezain mamitsua izan zen atzoko Itzurungo pilota txapelketako jardunaldian, ligaxkako azkenekoa. Besteak beste, laugarren postuari ezin izan zion eutsi Etxeberria-Etxabe bikoteak eta, ondorioz, finalaurrekoetatik  kanpo geratu ziren, Oiartzabal-Eizagirre bikotearen mesedetan.

Azken hauek irabazi zuten elkarren arteko partida, 22 eta 18 emaitzarekin. Bestalde, Oliden-Antia eta Mendizabal-Joakin Gorostolaren arteko partida bikain bat ikusteko aukera izan zen Itzurungo frontoian, zaletuen ustetan, bere historia guztiko lehiatuenetakoa izango zen. Jokatu zitezkeen tantu denak majo borrokatu ondoren, Gaizka Mendizabalek eta Joakin Gorostolak sailkapeneko lehenengo postuaren jabe egin ziren, Aitzol Oliden eta Unai Antiari 22-21 emaitzarekin irabazi ondoren.

Ordubetetik gorako partida lehiatua arratsaldeko lehena izan zen. Meritu handiko tantu ugari jokatu ziren eta hamabina zeudela Mendizabal eta Gorostola kantxan etzanda geratu zirenekoa ezin aipatu gabe utzi, pilotazale guztiek txalotu zutena, hain zuzen ere. Horrelaxe, azken unera arte, elkarrengandik ihes egin ezinik izan ziren. Hogeina berdinduta zaudela, oikiarrek lortu zuten 21.ena eta baita azkeneko sakea egiteko eskubidea ere. Baina, nola diren gauzak, Aitzol Olidenek ateratako sakea motz geratu zen eta falta egin zuen. 21-21 markagailuan eta ezin emozio gehiago Itzurunen. Aitzolena ikusita, hezurretaraino sartutako beldurrez, Gauzka Mendizabalek baleko azken sakea atera eta pilota jokoan berriz ere. Oikiako bikotea eman eta agintzen jarri zen, baina besteak pilota ekarri eta ekarri, eta tantoa ezin erabaki. Eta partida orokorrean eta garaipena erabaki zuen azken tantua ere, joko gehiago jarriz, baina arrisku handiagoak hartuz, galtzaileek pilota lekuz kanpo bota eta galdutakoa. 

Hauexek emaitzak:

  1. 1.       OLIDEN-ANTIA………….  21  /   22  MENDIZABAL-Joakin GOROSTOLA(>)
  2. 2.       ODRIOZOLA-MARTIJA  22  /     5  GRIJALBA-DOHERTY
  3. 3.       AZKUNE(*)-ETXA….…  18  /   22  OIARTZABAL-EIZAGIRRE

(*) ETXEBERRIAren ordez.

(>) Jokin GOROSTOLAren ordez.

Datorren asteartean finalaurrekoak aratsaldeko 6tatik aurrera: 

  1. 1.       GOROSTOLA-MENDIZABAL / OIARTZABAL-EIZAGIRRA
  2. 2.       OLIDEN-ANTIA………………….  / ODRIOZOLA-MARTIJA.