Imanol Lopezek Hossegorreko Mastersa irabazi du Olharanekin

Baleike 2017ko abu. 18a, 12:29
Olharan eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak Hossegorreko Mastersa eskuratu du finalean Olha eta Inzari 15-8 eta 15-11 emaitzarekin irabazi ondoren. 

Donibane Lohitzuneko Master 1 izan ezik, denboraldiko txapelketa guztiak ari da irabazten zumaiarra. Lekeitioko Master Series, Gernikako Grand Slama eta Hossegorreko Mastersa irabazi ditu eta gaur Hondarribiko Grand Slameko finalaurrekoa jokatuko du, Egigurenekin, Zulaika eta Inzaren aurka.