Ligako azken bi estropadak jokatuko ditu Telmo Deunek asteburuan

Baleike 2017ko abu. 18a, 09:21

Asteburu honetan amaituko da KAE-1 ligako denboraldia. Kontxarako sailkatze estropadaren faltan, bi saio hauekin amaituko da Telmo Deunen aurtengo ibilbidea. 

Bihar, 12:00etan, Zarautzen arituko da Zumaia. Hirugarren txandan hartuko du parte, Donostiarra, Santurtzi eta Lekittarrarekin batera. 

Igandean, berriz, erlojuaren aurkako estropada jokatuko da Bilboko uretan. 17:00etan hasiko da estropada hau. 

Bi estropada hauen faltan, laugarren postuan dago Zumaia, 107 punturekin. Aurretik, hirugarren postuan, dago Lekittarra, 113 punturekin eta atzetik, bosgarren postuan, Getaria, 102rekin.