Zeramikazko animalitxoak Alondegian jaso daitezke

Baleike 2017ko abu. 17a, 14:38

Uztailean, Artisau azokan, zeramika tailerra egin zuten ehundik gora umek. Gero, egindako irudiak bertan utzi zituzten labean egosi behar zirelako. Zeramikazko triku eta sagu hauek jaso ahal izan dira Alondegian, uztailaren amaieratik aurrera, baina, oporrak medio, oraindik batzuk jaso gabe daude. 

Irudi hauek irailak 1, ostiralera arte jaso daitezke Alondegia kultur etxeko bulegoetan (1. pisuan), 09:00-14:00 ordutegian, astelehenetik ostiralera. Behar diren datuak: umearen izena, lanaren zenbakia eta goizeko ala arratsaldeko txandan egin ote zen.