Game of Thrones

'Game of Thrones'-en agertu dira Zumaiako arraunlariak

Baleike 2017ko abu. 16a, 14:43
Badiola eta LarraƱaga telesailean ageri diren uneko fotograma bat.

'Game of Thrones' telesaileko bosgarren kapituluan agertu dira Telmo Deuneko arraunlariak.

Une labur batean baino ez, eta ozta-ozta ezagutzen da bat edo beste, baina Telmo Deuneko arraunlari batzuk esan dezakete Game of Thrones telesail ospetsuan agertu direla. Bosgarren kapituluan agertu dira, Itzurungo hondartzan ontzi bat uretara sartzen. Jon Badiola eta Iñaki Larrañaga ikusten dira ondoen, baina ababorrean une batez Joseba Aristi ere agertzen da.