Leticia Gasparrek irabazi du kaleko pintura lehiaketa

Baleike 2017ko abu. 15a, 22:24

Nahiz eta hasiera batean eguraldi txarra zegoen iragarrita, azkenean baldintza aproposetan egin da Zumaiako XVI. kaleko pintura lehiaketa. Helduetan 33 margolarik hartu dute parte eta haurren mailan 13k. Herriko zenbait lekutan aritu dira beraien lanak margotzen.

Arratsaldean egin da lehiaketako sari banaketa, Alondegiko Oxford aretoan. Ordurako Valentin Manterola, Paco Hernandez, Julian Eguiguren, Eduardo Alsasua eta Olatz Goiburu margolariek osatutako epaimahaiak erabakia hartuta zuten. Adierazi digutenez, lehen saria aukeratzeko ez da eztabaidarik izan. Bai, ordea, bigarren sarirako. Berdinketa izan da epaimahaikideen artean eta bigarren bozketa bat egin behar izan da. 

Hala, aurtengo lehiaketa irabazlea Leticia Gaspar izan da, honako obra honekin:

Bigarren saria Raimundo Argosek irabazi du eta zumaiar onenarena Ainara Lazkanok. 12 urtez azpikoen saria Iera Urkidik irabazi du eta 12-16 urte bitartekoena Paula Alamillosek.

Lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa bihar zabalduko da Oxford aretoan. Erakusketa hau irailaren 3ra bitartean izango da zabalik, arratsaldero, 18:30etik 20:30era.