Iñaki Osa Goikoetxeak Miarritzeko Urrezko Eskularruko finala jokatuko du bihar

Baleike 2017ko abu. 15a, 15:50

Miarritzen jokatzen den 41. Urrezko Eskularrua txapelketako finala jokatuko da bihar, 22:00etatik aurrera, Euskal Jai-Aguilera fontoian. Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak eta Lekerikak, Egiguren eta Minvielle izango dituzte aurkari final honetan. 

Atzo jokatu zen txapelketako bigarren finalaurrekoa eta Goikoetxeak eta Lekerikak bi setetan irabazi zieten Hormaetxea eta Etchetori (13-15, 9-15).

Goikoetxeak oraindik ez du irabazi Miarritzeko txapelketa hau. Bihar izango du aukera txapela etxera ekartzeko.