Bi domina lortu ditu Itxas-Gainek Espainiako maratoi kopan

Baleike 2017ko abu. 15a, 11:26

Maratoiko Espainiako Kopa jokatu zen pasa den asteburuan Asturiaseko Trasona urtegian. Maratoi erdian jokatu zen txapelketa eta Itxas-Gain taldeko kideek pozik itzultzeko arrazoiak dituzte, bi domina lortu dituztelako. 

Irati Osak urrezko domina lortu zuen 23 urtez azpikoen K1eko proban; Martin Egañak eta Xabier Osak, berriz, zilarrezkoa irabazi zuten K-2 senior mailan. 

Zumaiako piraguismo taldetik beste piraguista gehiago ere hurreratu ziren Trasonara. Unai Ilundain eta Unai Casquero seigarren izan ziren K2 kadetetan, Imanol Txapartegi 14. K1 kadetetan, Itziar Carmona hamargarren K1 kadetetan eta Sara Rezola 14.; Helene Carmona, berriz, 14.a izan zen K1 juniorretan.

Taldeka bederatzigarren postuan sailkatu zen Itxas-Gain.