Hondarrezko eskultura tailerreko bi saio egingo dira datozen egunotan

Baleike 2017ko abu. 15a, 10:21

Andoni Bastarrika azpeitiarrak gidatutako hondarrezko eskultura tailerreko bi saio egingo dira datozen egunotan, bihar lehena eta datorren asteazkenean bigarrena. Printzipioz, Santiago hondartzan egingo dira. Eguraldia lagun izango ez balitz, Torreberriko aterpera eramango litzateke. 

Pasa den asteazkenean egin zen aurkezpeneko lehen saio bat, Torreberri bertan, eta hainbat haurrek hartu zuten parte. Hondarrekin izurdeak, sirenak, krokodiloak eta dortokak egiten aritu ziren. Antzerako figurak egingo dituzte bi saio berri hauetan, baina, hondartzan bertan egingo direnez, tamaina handiagoan egiteko aukera izango da. 

Biharko saioa arratsaldez egingo da, 16:00etatik 19:00etara. Datorren astekoa, berriz, goizez, 11:00etatik 14:00etara. Ez da izena eman beharko, nahikoa izango da esandako orduetan Santiagora hurreratzearekin.

Erlazionatuak