Kaleko pintura lehiaketa egingo da bihar

Baleike 2017ko abu. 14a, 11:26

Kaleko pintura lehiaketa egingo da bihar Zumaian. Bi urtean behin egiten da kultur ekitaldi hau eta aurten ez du hutsik egingo. Gaia eta kokalekuak libreak badira ere, bada antolatzaileek luzatzen duten aholkua: margolariak herrigunean kokatzea polita da herritarrek ere saio honen jarraipena egiteko. Urteetan zehar pintura tailerretan edo bakoitza bere kasa aritzen direnei dei egiten diete lehiaketan parte hartzera.

Hemen dituzue lehiaketako oinarriak:

  1. Lehiaketa 2017ko abuztuaren 15ean egingo da.
  2. Nahi duten guztiek har dezakete parte.
  3. Lana kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da.
  4. Teknika eta gaua aukeratzea parte-hartzaileen esku gelditzen da.
  5. Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Euskarrak gogorra izan beharko du, ondoren izan den erakusketarako. 
  6. Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.
  7. Parte-hartzaile bakoitzari bazkari txartel bat emango zaio. Parte hartu ez dutenek 15€ ordaindu beharko dute. Bazkaria 14:30ean izango da.
  8. Sari banaketa arratsaldeko 18:30ean izango da, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. 
  9. Sariak honako hauek izango  dira: 1. saria - 800€, 2. saria - 500€, saritu gabeko lehen zumaiarra - 300€. 16 urtetik beherakoen atala. Arte materialaz osatutako sariak emango dira: Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari. Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.
  10. Sariak ezin izango zaizkio eman egilera berari bi lehiaketatan jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du saietako edoizein eman gabe uzteko.
  11. Lehenengo bi lan sarituak Udalaren jabegora pasako dira.
  12. Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da Oxford aretoan abuztuak 16tik irailaren 3ra. Epaimahaiak aurkeztutako lanen aukeraketa bat egingo da erakusketarako.
  13. Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.